Jardun antzerki eskolako gaztetxoek bi antzezlan taularatuko dituzte Seminarixoan

Koldo Zubia Salas 2026ko martxoaren 24a

Jardun antzerki eskolako haur batzuk, iazko emanaldian. Argazkia: Jardun.

Martxoaren 26an, eguena, Jarduneko antzerki eskolako gaztetxoek bi antzezlan taularatuko dituzte Seminarixoan, Hotelean eta Eskuak gora izenekoak. Olatz Pagaldai eta Sonia Villamor irakasleekin dabiltzan 8 eta 12 urteko gazteak izango dira antzezlanetako protagonistak.

Urtean zehar egiten dituzten beste hainbat ekintzarekin batera landu dute honako hau ere. Jardunekoek adierazi dutenez, antzerki horien helburua, besteak beste, "euskara lantzea, hitza errespetatzea, ahozkotasuna bultzatzea eta kideen arteko errespetua zaintzea" da. Bestalde, bi antzezlanen gidoiak eta gaztetxo bakoitzak izango duen papera euren artean adostu dituzte.

Haurrek egindako lana ikustera joateko dei egin du Jardunek; emanaldia, gainera, doan izango da, arratsaldeko seietan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak