Eguenean, martxoaren 26an, edo egubakoitzean, martxoaren 27an, 8:00etatik 20:00etara, eguraldiaren arabera, GI-2632 errepideko zirkulazioa itxita egongo da Ubera auzoko zeharbidearen zatian, zehazki, Errementarikoa baserritik eta Bidebitarte baserria igaro ondoren dagoen norabide-aldaketa bi noranzkoetan.
Mozketak ez dio eragingo GI-2632 errepidea Ubera auzoarekin gurutzatzen den bidegurutzeari, Errotagain baserriaren parean, baina bai bide horiek Bidebitarte baserriaren parean gurutzatzen diren bidegurutzeari, baita hilerrira doan bideari ere. Zeharbide horretatik igaro behar den trafikoa GI-3360 errepidetik desbideratuko da, Bergaratik Elgetara, Angiozar auzotik doan bidetik.
Bergaratik etorrita Elgetara joan nahi duenak GI-3360 errepidetik joan beharko du. Eta alderantziz. Hala ere, Ubera auzoa eta Isusigarra auzoa bideetan dauden baserrietara sartu behar duenak Errementerikoa baserriaren pareko sarbidetik sartu beharko du Bidebitarte baserriaren parekosarbidean eragina izango duelako. Lanaldia amaituta, obren behin-behineko seinaleak kenduko dira eta GI-2632 errepideko zirkulazio arrunta lehengoratuko da.