Langile bat zauritu da Bergaran, Mizpildi kalean izandako istripuan

Eki Letona Erretolatza 2026ko martxoaren 23a

Gaur goizeko Bergarako lan istripua.

Lan istripua izan da gaur goizean Bergarako Mizpildi kalean, 09:30ak aldera. Ertzaintzak jakinarazi duenez, eraikin bateko obretan gertatu da ezbeharra. Han lanean ziharduen gizonezko bat 3-4 metroko altueratik erori eta zauritu egin da. Larrialdi zerbitzuak istripuaren lekura bertaratu dira, eta zauritua ospitalera eraman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak