Udaberri Sariko finalaurrekoak eta finalak jokatu zituzten atzo, egubakoitza, Bergarako udal pilotalekuan. Infantil mailan, finalaurrekoan, bergararrek galdu egin zuten Lazkaoren kontra eta kadete mailako finalean ere galdu egin zuten, Hernaniren aurka. Gazte mailan, Astigarraga Mundarrok irabazi zuen Oteizaren aurka.