Hockeyaren epizentro izango da bihar, zapatua, Bergara

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko martxoaren 20a

Hockeyan, Emakumezkoen Zilarrezko Liga Nazionaleko hainbat partidu jokatuko dituzte bihar, zapatua, 10:00etan hasita, Bergarako Labegaraieta kiroldegian.

Espainiar estatuko hainbat talde lehiatuko dira egun osoan zehar, eta Burdinolako kideek azaldu dutenez, "maila handiko norgehiagokak" ikusi ahal izango dira. Parte hartuko duten taldeen artean, Torrelavega, Burdinola, Rolling, Gadex, CPL Madrid eta Panteras, besteak beste. Jardunaldiak sei partidu izango ditu, arratsaldera arte iraungo den "kirol egitarau erakargarriarekin".

Jardunaldiak emakumezkoen kirolaren aldeko apustua indartzen duela nabarmendu dute Burdinolako kideek, eta "aukera paregabea" dela zaleek "maila goreneko hockeya" bertatik bertara ikusteko. Hala, antolatzaileek herritarrak eta kirolzaleak animatu dituzte Labegaraietara joateko, "giro bikainaz eta lehia zirraragarriez gozatzera".

Azkenik, azaldu dute babesleen eta erakunde laguntzaileen ekarpenari esker egingo dutela jardunaldia, eta tokiko eta inguruko enpresen inplikazioa nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak