Lauaxeta protagonista den liburua aurkeztuko dute Olaso dorrean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko martxoaren 24a

Jon Kortazarrek Olaso dorrean aurkeztuko duen liburua.

Euskal literatura aztertzen eta ezagutarazten lan handia egin duen EHUko Euskal Literaturaren katedradun Jon Kortazarrek (Mungia, 1955) idatzi du Esteban Urkiaga, Lauaxeta. Poesia, artea, ideologia liburua, eta martxoaren 26an aurkeztuko du, Bergarako Olaso dorrean, 18:30ean hasita.

Azken urteotan Lauaxetari buruz idatzi dituen artikuluak batu ditu Kortazarrek Pamiela argitaletxearekin argitaratutako liburuan. "Batzuk argitaratuak izan dira hainbat toki eta hizkuntzatan; beste batzuek, aldiz, oraindik ez dute plazarik ikusi. Lauaxetaren irudi ezezagunekin eta garaiko argazkiekin hornituta dago bi zatitan edo sailetan banatu dudan liburua: izenburuan adierazi dudan moduan, Lauaxetaren poesia artearekin eta ideologiarekin lotzen saiatu naiz lehenengoan, eta Lauaxetaren bizitzaz eta lanaz egin duen harrera aztertu dut bigarrenenean; hala, haren bizitzaren irudia, Mungiako Udalak 2005ean egin zion omenaldia eta haren liburuek kalean duten agerpena aztertu ditut, gaur egun poetak gizartean duen itzala marrazteko asmoz", azaldu du liburuaren idazle Jon Kortazarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak