Atzo eta gaur faxismoaren aurka mezuarekin, Urrunetik Gatoz musika emanaldia egin zuen egubakoitz gauean Berun taldeak kartzela zaharrean. Telesforo Mozonen hitzekin Pantxoa eta Peiok musika jarritako Itziarren semea kanta eta Joxan Artzek idatzitako eta Mikel Laboak grabatutako Martxa baten lehen notak dira jo zituzten abestietako bi.
Ekidak antolatuta, horren aurretik, hitzaldia ere izan zuten Euskara borrokan bizi da izenburuarekin.
