Bihar arratsaldean, Novik kartzela zaharrean taularatuko du biolentziaren inguruko hausnarketara bultzatzen duen Bestias izeneko bere azken lana. 19:00etan hasiko da, eta sarrerak zortzi eurotan egongo dira salgai.
Domekakoari dagokionez, Mexikon emakumeek egunerokotasunean jasaten duten indarkeria erdigunean jarriko duen Luchadoras antzezlana taularatuko du aktore eta zuzendari mexikarrak, Zubitxako Zentro Sozialistan 18:00etan.