Imanol Epelderen umorezko bakarrizketa Seminarixoan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko martxoaren 13a

Imanol Epelde, Zerbai sartu zait begian ikuskizuneko une batean. Argazkia: Imanol Epelde.

Irakaslea, idazlea, blogaria, musikagilea eta youtuberra da Imanol Epelde Pagoaga (Zarautz, 1977), eta hainbat ikuskizun egin ditu; esaterako, Komuneko paperean eta Etxepare RAP. Jendaurrera itzuli da, Zerbait sartu zait begian izeneko ikuskizunarekin. Bergarako Seminarixoa aretoan izango da, gaur, egubakoitza, 20:00etan hasita; sarrerak zortzi eurotan eskura daitezke, leihatilan eta Seminarixoa.eus atarian.

Mikroa eskuetan, zarauztarra bakarrik dago taularen gainean, eta, hasiera baten bakarrizketa saio bat soilik dirudien arren, hori baino gehiago dela dio artistak: "Performance garaikide bat dela esaten dut; hau da, hitzak, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen ikuskizuna. 55 minuturen bueltan askotariko gaien inguruan jarduten dut, umorez eta euskaraz; esaterako, bizimoduaren abiadurari, naturarekiko deskonexioari, zoriontasunaren bilaketa amaigabeari eta maskulinitateari buruz".

Epelde da ikuskizunaren sortzaile nagusia, baina alboan izan ditu honako horiek: Julen Idigorasek sortu du musika; Manex Artola eta Unai Bordak ikus-entzunezkoak; Iraia Eliasek eta Ainhoa Alberdik osatu dute zuzendaritza-artistikoa eta Julen Landa da argiztapenaren arduraduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak