Batzordetik adierazi dutenez, bilera horretan grebari buruzko zuzeneko informazioa eta dauden zalantzak argitu eta galderak erantzungo dituzte; baita egun horretako egitarauari buruzko xehetasunak eman ere.
Honako egitaraua antolatu dute martxoaren 17rako:
- 07:00 Piketeak.
- 09:30 Kalejira Espoloitik.
- 11:00 Kotxe kedada Leizagako Eroskiko aparkalekuan Eibar/Donostiara joateko.
- 16:00 Mural Margoketa herrikoia plazan.
- 18:30 Manifestazioa plazan hasita.