Emakumeak eta etorkizuneko industria eskutik, eguenean Seminarixoan izango den mahai-inguruan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko martxoaren 10a

Emakumeek industrian duten lekua eta etorkizuna ardatz hartuta, Enpresarek, Bergarako Udalarekin eta Laboratorium Museoarekin elkarlanean, mahai-inguru irekia antolatu du, emakume erreferenteak ikusgarri egin eta gazteei sektore horretako aukerak gerturatzeko. Mahai-ingurua eguenean izango da, 09:30ean hasita, Seminarixoan.

Etorkizuneko industria inspiratzen duten emakumeak mahai-inguruan SPRI taldeko ordezkariek kokatuko dute sektorearen egoera. 2020an sortutako Women in Manufacturing aditu-taldeko kide Irati Bizkarguenagak emakumeen industrian duten presentziari eta joerei buruzko datu nagusiak aurkeztuko ditu.

Ondoren, mahai-inguruan hartuko dute parte Talleres Altubeko zuzendari Ainara Sedanok, TTT Groupeko gerente Oihane Larrañagak, Zerbimek enpresako tornera Sonia Duranek, Talleres de Precision enpresako artezketa-lanetako profesional Oiihana Sainzek eta Miguel Altuna LHIIko irakasle Maider Gandariasek. Industriaren barruan dauden errealitate eta ibilbide desberdinak erakutsiko dituzte.

Parte-hartzeko izen-ematea

Ekitaldia DBHko eta Batxilergoko ikasleei, irakasleei eta orientatzaileei eta inguruko erakundeei zuzenduta dago. Laboratorium Museotik aurreratu dute ia plaza gehienak beteta daudela, eta parte hartu nahi dutenek museora deitu behar dutela lekua erreserbatzeko (943 76 90 03).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak