Arrate Bergara Binakako Txapelketa Nagusiko finalean izango da

Goiatz Arana Begiristain 2026ko martxoaren 9a

Olatz Arrizabalagarekin batera txartela eskuratuta, Sagardui-Gaminderen kontra ariko da bikotea, hilaren 22an Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko den finalean.

Agurainen jokatu zituzten, atzo, emakumeen Binakako Txapelketa Nagusiko finalerdiak, eta Arrizabalagak eta Bergarak 22-14 menderatu zituzten Ruiz de Infante eta Mendizabal. Orain arteko partida guztiak nagusitasun handiz irabazitako bikoteak azken markagailuak irudika dezakeena baino lan gehiago egin behar izan zuen, ordea, Ruiz de Infante eta Mendizabalen defentsa gainditu ahal izateko, eta krisi unerik ere pasa zuen: bikote urdina 8-11 aurreratu zitzaionean, esaterako. Gorriek asmatu zuten, baina, momentu horretan atsedena eskatu, eta, bueltan, partidua euren alde jarriz berriz ere.

Gernikarrak eta bergararrak final handian aurkari izango dituzten Sagarduik eta Gamindek 12 tantotan utzi zituzten Aldai eta Arrillaga, atzo jokatutako finalerdietako bigarren neurketan.

Jendetza batu zen atzo Aguraingo pilotalekuan, eta Eibarren ere ikusmina sekulakoa izatea espero dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak