Martxoak 8 (2026)

Morez bete ditu Bergarako kaleak Emakumeen Nazioarteko Egunaren manifestazioak

Txomin Madina Milikua 2026ko martxoaren 8a

Eguerdian San Martin plazatik irten eta herriko kaleak Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltako aldarriz bete ostean, toki berean amaitu da herriko hainbat kolektibo feministak Bergarako Mugimendu Feminista bezala deitutako manifestazioa.

Bestela ezin zitekeen moduan, kolore morea izan da gaur nagusi Martxoaren 8aren harira eguerdian Bergarako kaleetan egindako manifestazioan: morez apaindu dute mobilizazioaren buru joan den furgoneta; oihal more luze  bat eroan dute hainbat gaztek pankarta nagusiaren atzetik; eta kolore bereko arropak eroan dituzte soinean ekimenarekin bat egin duten herritar askok.

San Martin  plazan hasi eta bukatu da mobilizazioa. Amaieran, herriko hainbat kolektibo feministatako ordezkariek hartu dute hitza, besteak beste inperialismoaren kontrako egiteko; batez ere gazteek, pentsiodunek eta pertsona migratuek jasaten duten prekarietatea salatzeko; eta trans mugimenduaren kontrako jazarpena arbuiatzeko. Nebar musika taldearen emanaldiarekin bukatu da ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak