Ekitaldia Aroztegiko Elkartasun Komiteak bultzatutako diru bilketa kanpainaren barruan antolatu dute. Gauean Bergarako Lemak rock taldea igoko da oholtzara; ondoren, etxeko DJek jarriko dute musika.
Aroztegiko auzia
Diru bilketa Nafarroako Baztan bailaran kokatutako Aroztegia eremuko urbanizazio proiektuaren aurkako protestekin lotuta dago. Proiektu horren aurka egin zuten hainbat herritarrek, eta mobilizazio horien harira zazpi lagun zigortu zituzten. Elkartasun plataformek diote zigorrak "neurrigabeak" direla, eta horiei aurre egiteko dirua biltzen ari dira. Kanpainaren leloa da Ez dira zazpi, herri bat gara, eta Euskal Herriko hainbat tokitan ari dira elkartasun ekitaldiak antolatzen. Zapatuko kontzertua ez da musika hitzordu hutsa izango; elkartasun ekitaldia ere bada.