Aurtengoa laugarren edizioa da eta Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila arteko Aretxabaletako, Bergarako, Eskoriatzako eta Oñatiko ikasleek hartuko dute parte. Sarrera librea da eta nahi duen oro joan daiteke gaztetxoak kantuan entzutera. Bertsoarekin gozatzeko aukera izango dute ikasleek, jendaurrean trebatzeko aukera duten bitartean. Aldi berean, Eskolarteko Txapelketara iritsi aurretik zubi-lana egiteko ere balioko du ekimenak.