Bergarako Udalaren hitzetan, herrian, gaur egun inoiz baino jatorri eta kultura aniztasun handiagoa dago, eta aniztasun hori zaindu eta kudeatzea herriaren erronka garrantzitsuenetako bat da. Ekitaldiarekin Bergarara bizitzera iritsi direnei harrera atsegina egin eta tokiko komunitateko eragileak gertutik ezagutzeko aukera eman nahi diete.