Etxebizitza Mahaia eratu du Bergarako Udalak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko martxoaren 3a

Bergaran etxebizitzaren inguruan dauden erronkei modu koordinatuan heltzeko eta egoeraren eragina ahalik eta gehien arintzeko helburuarekin sortu dute Etxebizitza Mahaia. 

Udalaren esanetan, Etxebizitza Mahaia izango da aurrerantzean diagnosi partekatua egiteko, datuak aztertzeko eta neurri eraginkorrak proposatzeko espazioa; horretarako Mahaiak bilerak egingo ditu. 

Markel Azkargorta zinegotziaren iritziz, etxebizitzaren auzia herriko ongizatearen, jasangarritasunaren eta belaunaldi berriei bizitzeko aukera duinak eskaintzearen gakoetako bat denez, beharrezkoa da eragile politiko guztien arteko lankidetza estua: "Erronka hau modu kolektiboan ulertzen dugu. Bergararen etorkizunerako erronka nagusietakoa da etxebizitza, eta helburua da neurri sendo, eraginkor eta adostuak hartzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak