Asteburuan Burdinola hockey klubak kopa irabazi du Sabadellen ospatutako ekitaldian. Nazionaletako, Urrezko Infantil liga Nazionala, bi partidu zapatuan eta beste bat domekan.
Zapatuan, lehen neurketa Metropolitano Bilbao taldearen aurka izan zen. Burdinolak nagusitasunez jokatu eta garaipen erosoa lortu zuen. Bigarren partida, berriz, etxeko taldearen aurka jokatu zuen, CH Gadexen kontra. Norgehiagoka estua eta gogorra izan zen, eta gure jokalariek azken unera arte borrokatu behar izan zuten. Ahaleginak saria izan zuen, eta Burdinolak 5-3ko emaitzarekin irabazi zuen.
Domekan, finala
Domekan, titulua jokoan zela, Burdinolak Lostregosen aurka jokatu zuen. Bi taldeek 12 puntu zituzten, eta garailea ligako txapeldun izango zen. Partidua ezin hobeto hasi zuen Burdinolak: lehen 2 minutu eta 21 segundotan hiru gol sartu zituen. Hasierako kolpe horrek garaipena bideratuta zegoela zirudien, baina Lostregosek azkar erreakzionatu eta hurrengo bost minutuetan bi gol sartu zituen. Lehen zatia 2-3ko emaitzarekin amaitu zen, tentsio handiko giroan.
Atsedenaldiaren ondoren, Burdinolak akatsik gabeko jokoa erakutsi zuen: defentsan sendo eta erasoan eraginkor. Pixkanaka alde handitzen joan zen markagailuan, eta azkenean 2-6ko garaipena lortu zuen.
Txapelarekin, hurrengo erronkak
Hiru partidak irabazita, Burdinola Hockey Kluba Urrezko Infantil Liga Nazionaleko txapeldun izendatu da. Lorpen handi honi esker, datorren denboraldian Elite ligan arituko da, maila gorenean. Taldearen hurrengo erronka, berriz, Espainiako Txapelketa irabaztea izango da, eta, horren baitan, klubak eskerrik beroenak eman nahi dizkie guraso eta laguntzaile guztiei, asteburu osoan zehar emandako babesa eta konpromisoagatik.