Martxoak 8 (2026)

Pentsiodunen mugimenduak adineko emakumeen prekarietatea eta "miseria-pentsioak" salatu ditu

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko martxoaren 2a

Eguerdiko elkarretaratzean parte hartu duten zenbait emakume, eskutan, poltsa hutsekin. (Argazkia: B.P.M.).

Bergarako Pentsiodunen Mugimenduak astelehen eguerdian egin ohi duten elkarretaratzea baliatu dute adineko emakumeen prekarietatea eta miseria-pentsioak salatzeko.

"Pobreziak emakume aurpegia duela sinbolizatzeko" poltsa hutsekin joan dira emakumeak eguerdiko hamabietako elkarretaratzera. Nabarmendu dute, milaka emakume pentsiodunek "miseriazko pentsioak" kobratzen dituztela: "Salatzen dugu pentsioen genero-arrakala %28koa dela EAEn eta %32koa Nafarroan". 

Horren aurrean, exijitu dute 1.500 euroko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata propioa, eta eta gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzea. Era berean, dei egin dute, domekan, 12:00etan, herriko talde feministak antolatutako manifestaziora batzeko.

Eguerdian egin duten elkarretaratzea. (Argazkia: B.P.M.).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak