Gailu taldeak bere doinu bereziekin bete du kartzela zaharra

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko martxoaren 1a

Gailu taldeak emanaldia eskaini du Bergarako kartzela zaharrean, Txapa irratiaren eskutik.

Mikel eta Okene Abrego anaiek eta Drakek –honen ordez Hodei Estebanek jo du emanaldian baxua– eratzen duten Gailu taldeak kontzertua eman du Bergaran, gaur, kartzela zaharrean, Txapa igandeak ekimenaren baitan.

Taldearen "rural elektro hardcore" doinuekin gozatu dute gaztetxean.

Bideoan, ikus eta entzungai, Nondik joko haizeak kantua, Bizi eta ixo!! diskokoa, taldearen hirugarrena, iaz argitaratua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak