2026 denboraldian Lokatzaren elastikoarekin lehiatuko diren taldeen eta txirrindularien aurkezpena egin dute, gaur, zapatua, Bergarako Laboratorium museoaren inguruetan.
"Eskola-mailako 22 neska-mutil ditugu, hiru neska tarteko, eta kadete mailan ere 12 gazte ditugu. Gainera, Bergarako ziklista asko ditugu aurten, azken urteetako kopururik handiena dela esango nuke. Igamo taldeko zazpi neska ere ditugu denboraldi berrirako. Gazte mailako txirrindulariei dagokionez, denboraldiaurrea gurekin egingo dute, eta lehiatu Elgoibarko taldearen egingo dira", azpimarratu du Lokatza ziklismo elkarteko Ion Unamunok.
Gorlako Igoera
Martxoaren 15ean, domekan, egingo dute 51. Gorlako Igoera. 116 kilometroko ibilbidea izango da aurtengoa, eta 200 gaztek parte hartuko dute proban. Ibilbidea aldatu egin behar izan dute aurten," Aizpurutxoko errepide zatia kili-kolo dagoelako", eta "Itzuliako Bergarako etapak izango duen ibilbide antzekoa" prestatu dute Lokatzakoek. "Oso ibilbide gogorra izango da, baina polita", gaineratu du Unamunok.