Bergarako merkatarien udazken eta neguko merkealdi azoka

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko otsailaren 28a

Erosleak Bergarako dendetako produktuei begira.

Eguenean hasi eta gaur, zapatua, bitartean askotariko produktuak merkeago eskuratzeko aukera izan da Bergarako merkatarien eskutik.

"Gaur egun merkealdi sasoiak ez du garai baten zuen besteko indarrik, hala ere, pozik gaude gure dendetan zer dagoen ikustera eta erostera gerturatu delako jendea. Produktuak kalera ateratzen ditugunean, beti saltzen da zerbait gehiago. Komertzio bakoitzak erabakitzen du azokan parte hartzea, bada, oraingoan hogei dendek egin dute bat ekimenarekin. Hurrengo merkealdi azoka uztailean egingo dugu", azaldu du Bedelkar merkatari elkarteko ordezkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak