'Mamuak ezagutzera joan zen umea' antzezlana taularatuko dute Seminarixoan

Ibai Irasuegi Garai 2026ko otsailaren 27a

Leire Orbe eta Maite Fombellida. Irudia: Anodino Teatroa konpainia.

Anodino Teatroa konpainiaren Mamuak ezagutzera joan zen umea familientzako antzezlana taularatuko dute bihar, zapatua, arratsaldeko seietan, Bergarako Seminarixoan. 55 minutu irauten du, eta sarrerak salgai daude www.seminarixoa.eus atarian.

2024an estreinatu zen, eta txikitan garatutako beldurrei buruz dihardu antzezlanak; eta, horretarako, txotxongiloak, zuzeneko musika eta antzerkia uztartzen dira. Familiei zuzenduta dago lana; izan ere, txikitan garatutako baina helduak izatean mantentzen diren beldur horien inguruan hitz egiten du. Hori horrela, gai serio bat umore puntu batetik heltzen dio antzezlanak. Eta helduek eguneroko gatazkak konpontzeko dituzten erreminten aurrean; txikitako beldurrei aurre egiteko konplexutasuna hizpide izanda.

Leire Orbe eta Maite Fombellida aktoreek eta Tomas Ruti musikariak parte hartzen dute antzezlanean. Eta bertan, Malda eta Zorrotz protagonisten pasarte bat kontatzen da, non haiek lan egiten duten almazenean gertatu den istripu baten ondorioz objektu guztiek bizitza hartzen duten eta bakoitzaren mamuak esnatzen dituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak