Kirolean errespetua sustatzeko bi gida argitaratu dituzte Bergaran

Gontzal Belategi Zubia 2026ko otsailaren 28a

Argitaratutako bi giden aurkezpena. (Argazkia: Bergarako Udala)

Ikusle onaren dekalogoa eta Kirolari onaren dekalogoa aurkeztu ditu Bergarako Udalak, herriko kirol taldeekin elkarlanean.

Bergarako Udalak, herriko kirol talde guztiekin elkarlanean, kirol-jardueretan errespetua, bizikidetza eta jokaera egokia sustatzeko bi gida berri argitaratu ditu. Ikusle onaren dekalogoa da aurkeztutako lehen gida. Hori kirola ikustera joaten diren pertsonei bideratuta dago eta bertan errespetuzko jarrerak sustatzearen alde egiten du. Puntu hauek nabarmentzen ditu lehen gida honek:

  • Jokalari eta talde guztiak errespetatzea.
  • Epaileen lana eta erabakiak onartzea.
  • Instalazioak zaintzea eta garbi mantentzea.
  • Aurkaria ez gutxiestea eta ospakizunak neurrian egitea.
  • Gazte eta haurrentzat jokabide eredugarria izatea.
  • Ekintza onak txalotzea, baita aurkarienak ere.
  • Kritikak saihestu eta entrenatzaileen lana baloratzea.
  • Jokabide desegokiak gaitzestea eta kiroltasuna sustatzea.

Bigarren gida Kirolari onaren dekalogoa da. Horrek kirolaren dimentsio hezitzailea azpimarratzen du, eta, aurrekoaren gisan, hainbat balio jasotzen ditu:

  • Kirola ikasteko eta hazteko bide gisa ulertzea.
  • Esfortzua eta prozesua balioestea.
  • Joko garbia eta arauak betetzea.
  • Taldekideak, aurkariak eta epaileak beharrezkoak direla aitortzea.
  • Probokazioak eta ospakizun gehiegizkoak saihestea.
  • Lankidetza eta adiskidetasuna sustatzea.
  • Irabazten eta galtzen jakitea, umiltasun eta kiroltasunez.
  • Araudia betetzea, tranparik egin gabe.
  • Taldea animatzea, beti errespetuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak