Hainbat pilota partida izango dira asteburuan Bergarako udal pilotalekuan

Gontzal Belategi Zubia 2026ko otsailaren 27a

Martxoaren 3an jokatuko duen Haritz Etxabe, sakea egiten.

Pilotak ez du hutsik egingo asteburu honetan Bergaran. Gaur errendimenduko mendebaldeko faseko Gipuzkoako Binakako Txapelketako zein Udaberriko Binakako Txapelketako partidak jokatuko dira eta bihar benjamin mailako Eskolarteko Txapelketakoak. XVI. Soraluce lau eta erdiko txapelketak martxoaren 3an izango du jarraipena.

Udal pilotalekua partidaz beteko da asteburuan, eta gaur bertan izango dira lehenak. 19:00etan hasiko dira, errendimenduko mendebaldeko faseko Gipuzkoako Binakako Txapelketarekin. Gabilondok eta Leturiak osatutako Bergara 3 taldea Aloña Mendi 3 taldearen aurka lehiatuko da, eta jarraian, Fernandez eta Ninen Bergara 2 taldeak Zumaia 2 izango du aurkari. Udaberriko Binakako Txapelketako partidak emango dio amaiera egunari. Zamakolak eta Loyolak osatutako bikoteak Lezoko Arkirun taldea izango du aurrean. Bihar, berriz, benjamin mailako Eskolarteko Txapelketako partidak jokatuko dira.

Astean ere izango da pilotaz gozatzeko aukera. XVI. Soraluce lau eta erdiko txapelketaren bosgarren jardunaldia izango da ikusgai martxoaren 3an, 19:30ean hasita. Promesetan, Haritz Etxabe bergararrak Pablo Aldaz izango du aurrean; eta nagusietan, Gaizka Carregal eta Oihan Etxeberria lehiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak