Bergarako Musika eta Dantza Eskolako 9 eta 14 urte arteko 16 ikasle izango dira jaialdian, eta bertan parte hartuko dute Arrasateko, Bergarako, Oñatiko, Aretxabaletako, Eskoriatzako Soraluzeko, Legazpiko eta Eibarko 84 pianistak. Hiru saiotan banatuko da jaialdia –09:30, 11:00, 12:30–, eta, horietako bakoitza A, B eta C mailetan banatuta, banakako zein binakako 73 emanaldi egingo dituzte goizean.