Urtarrilean Baionan eta Bilbon izan ondoren, Aretxabaletako taldearen aurtengo hirugarren kontzertua izango da Bergarakoa. Eta, irailaz geroztik, taldeak oholtzaz oholtza aurkezten dihardu argitaratutako azken lana; hain zuzen, zazpi kantuz osatutako Etxea diskoa.
Txapa Irratiak antolatutako urteko bigarren kontzertua izango da Andoaingo Gailu taldearena. Kartzela zaharrean izango da, eta 12:30ean hasiko da. Okene Abrego, Xabier Olazabal Drake eta Mikel Txopeitia hirukoteak osatzen dute Gailu, eta rock eta elektronika estiloak uztartzen ditu taldeak. Joan den irailean argitaratu zuen Bizi eta Ixo diskoa, eta, hain zuzen ere, lana osatzen duen zortzi kantuak entzun ahalko dira kartzela zaharreko patio txikian.