Ezkerreko irudian ikus daiteke Aranzabalen proposamena, baina Lokatzak hori oinarri hartuta "Lokatzaren izaera hobeto islatzen duen" aldaketa batzuk txertatu dizkio, Antzuola, Elgeta eta Bergara kontuan hartuz. Logoa aurtengo zenbait ekintzetan erabiliko dute. Halaber, zapatuan, 11:00etan, Lokatzako taldeen aurkezpena egingo dute Laboratoriumen.
