Atxilotu bat Bergaran, osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta

Hasier Larrea 2026ko otsailaren 24a

Atzemandako substantziak.

Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Bergarako erdigunean, droga-trafikoagatik. "Ustez sorgorgarria zen substantzia zuri baten gramo inguruko 10 bilgarri indibidual" atzeman dizkiote.

Ertzaintzak azaldu duenez, Bergara erdialdean oinez patruilatzen ari ziren Ertzaintzako agenteak, eta euren aldamenean gizon batek plastikozko poltsa bat eta objektu batzuk lurrera bota zituela ikusi zuten.

Agenteak gizonarengana joan ziren eta lurrera bota zituen objektuak jaso zituzten, "janaria eta plastikozko ontzi hermetiko bat zituen poltsa bat" zirela egiaztatuz. "Barruan ustez sorgorgarria zen substantzia zuri baten gramo inguruko 10 bilgarri indibidual zeuden", azaldu dute.

Gizonezkoa identifikatu eta osasun publikoaren aurkako delitu batengatik atxilotu zuten. Polizia-egoitzara eraman zuten, eta bertan egongo da epailearen eskuetan jarri arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak