Emakume eskalatzaileentzako ikastaroa egingo dute martxoan

Julen Murua Mesonero 2026ko otsailaren 20a

Bergarako emakume eskalatzaileen bigarren topaketako argazkia.

Maialen Lezeaga eskalatzaile nafarra izango da ikastaroko gonbidatua.

Eskalada herriko emakumeen artean izaten ari den arrakasta ikusita, topaketak eta ikastaroak antolatzeko asmoa dute Bergarako emakume eskalatzaileek. Hilaren 28rako, lagun artean eskalatzeko gogoa duten emakumeentzako eta eskalada probatu nahi dutenentzako topaketa antolatu dute, baina ez da ekintza bakarra izango.

Martxoaren 15ean, ikastaroa

Topaketak ez ezik, ikastaroak ere antolatu gura dituzte, eta martxoaren 15ean izango da aurrenekoa. Rokodromoetan lanean hasi eta gaur egun ikastaroak ematen dituen Maialen Lezeaga eskalatzaile nafarra izango da lehenengo gonbidatua. Parte hartzaileen mailaren edo profilaren araberako bi talde antolatuko dituzte: batetik, kirol eskaladarako oinarrizko maniobretan trebatzea nahi dutenak egongo dira, eta, bestetik, jarduera luzeagoetarako baliabideak garatu nahi dituztenak. 09:45ean hasiko dute eguna, eta, talde batek amaitu eta besteak hasi bitartean, partaide guztientzat irekia izango den hamaiketakoa eta solasaldia egingo dute. Martxoaren 2tik 11ra arte egongo da izena emateko aukera; plazak mugatuak izango dira eta taldeak betez gero Bergarako emakumeek izango dute lehentasuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak