2025ean sortu zen Grapa taldea, Bergaran. Hiru bergararrek eta zumaiar batek osatzen dute, eta 90eko hamarkadako punk klasikoa jotzen dute. Joan den maiatzaren 24an egin zuten lehen kontzertua, Guardian, eta geroztik Euskal Herriko hainbat herritan izan da Bergarako taldea. Oztoporik Ez kolektibokoek adierazi dutenez, "herritik datorren punk talde berria da Grapa; estiloari elegantzia eta melodia gehitzen dio baina aldi berean betiko narraskeriaa eta gordintasuna alde batera utzi gabe".
Oztoporik Ez kolektiboak Perlata taldeak zuzendutako Punkaren beste aldea dokumentala proiektatu zuen joan den uztailaren 12an, eta, kolektiboaren arabera, "arrakasta handia" izan zuen. Hala, Arrasateko taldea kartzela zaharrera bueltatuko da gaur arratsaldean, baina, oraingoan, kontzertu bat ematera.