Eguraldi onaz lagunduta, giro onean ospatu zuten Aratuste-martitzena atzo, eta gogotsu aritu ziren bai musikariak eta bai kantuak entzuteko aukerak izan zuten haur zein helduak.
Musika eskolatik abiatuta, Mizpirualde egoitza izan zen gazteen bandaren lehen geldiunea. Bertan, egoiliarrak, mozorrotuta, pozaren pozez egon ziren gazteen bandaren kantuak entzuten.

Ondoren, kalean jarraitu zuen festak, eta musikariek kalejirarekin jarraitu zuten iluntzera arte.
Aliritzi erromeria
Gazteen bandak egindako kalejiraz gain, Aliritzi talde bergararrak eskainita, familiendako erromeria parte hartzailearen egin zen San Martin Plazan. Lepo bete zen plaza, eta jai giroan, erromeriak amaiera jarri zion aurtengo Aratusteetako egitarauari.