Bihar, 09:30ean hasita, Espainiako gazte elite mailako hirugarren eta laugarren jardunaldietako partiduak jokatuko dira
Bergarako Labegaraietako kiroldegian. Valentziatik, Galiziatik, Madrildik, Valladolidetik eta Bilbotik datozen zazpi taldek
–Burdinolak ere bai– jokatuko dituzte partiduak, eta guztira 80 jokalari baino gehiago elkartuko dira Labegaraietan. Honako hauek dira zapatuan arituko diren taldeak: CPH Skulls Almasera, CPL Valladolid, Lostregos, Tres Cantos PC Asquas, Metropolitano HC, ADX Alquimia inline, CPL Madrid eta Burdinola IK. Partiduak Burdinolaren Youtubeko kanalean ikusi ahalko dira.
Burdinolakoak, pozik
Espainiako Ligan jokatzen dute Burdinolako hainbat taldek, eta asteburuetan bidaiatu beharra esfortzu ekonomiko handia da. Horren harira, zera diote Burdinolakoek: "Poztasun handia da guretzat horrelako txapelketa bat Bergaran antolatu ahal izatea; izan ere, gehienetan kanpoan jokatzen dugu eta horrek ahalegin ekonomiko eta pertsonal handia eskatzen digu guztioi. Baina uste dugu merezi duela; izan ere, hockeyak, kirolaz etaadiskidetasunaz gain, hainbat ekarpen egiten dizkigu".