Iluntzerako zuten deia egina, eta iragarritakoa betez, 19:00etan, ekin ziren Bergarako Musika eta Dantza eskolako ikasleak eta irakasleak sorgin-dantza egiten. Herriko plazan egin zuten lehen dantzaldia. Ordua heldu orduko prest zeuden dantzariak; baserritar arropekin batzuk eta poxpolin jantziekin beste batzuk, oihalezko zapi zuria buruan zutela erdiak, eta kolore urdineko edo gorriko tunturroak beste erdiak. Musikariak, berriz, gertu bakoitza bere tokian jarrita eta instrumentua eskuetan hartuta.
Plazatik frontoiaren parean bigarrena eta Irala kalean hirugarrena. Batetik bestera, gainera, kalejiran joan ziren guztiak: musika egiten zuten musikariek eta elkarri eskua emanda kalejiran joan ziren dantzariak. Amaieran talde argazkia atera zuten.
Ohiturari eutsiz, hartza ere atera zen zen bere zaintzailearekin eta musikariekin eta dantzariekin batera egin zuten ibilbide osoa..