Amama otso, Aratusteetako kontzertuan

Goiena 2026ko otsailaren 14a

Txanogorritxo, Edurnezuri, Otsoa, Pinotxo... haur literaturako pertsonaia klasikoak, Bergarako plazan irudikatu dituzte aurten, Hala bazan Aratusteetako Kontzertuan.  Hemen, Amama feroz, Orkestra Mondragonen abesti ospetsuaren moldaketa, Jaio Manzanedo eta Iosu Unamunorekin. Goienak zuzenean eman du kontzertua, baina ikusi ez dutenek martitzenean dute aukera, Goiena telebistan, 22:30ean.

Musika eta antzerkia eskutik, Orkestra Sinfonikoaren eta Musika Bandaren emanaldi berezian; Aritzeta abesbatzaren eta Debako Kulunka Dantza Taldearen laguntzarekin. Udal pilotalekua bete duten ikus-entzuleek txalo-beroka agurtu dituzte.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak