Egitarauak diziplina ugariri heltzen die, eta formatu ezberdinak uztartzen ditu; besteak beste, gorputzaren zaintza, emozioen kudeaketa, sormen kudeaketa, sormen jarduerak, ikasketa praktikoak eta komunitate eztabaidak.
Eskainiko diren ikastaroen artean daude Emakumeen mugimenduan oinarritutako ongizate tailerra, Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa, Jostuntza eta arropa eraldaketa, Lasaitasun teknikak eta barne ongizatea, Aromaterapia eta ongizate usaintsuak, Oihalen sorkuntza eta berrerabilpena, Irrintzi tailerra, Sukalde jasangarria eta elikadura osasuntsua, Ibilaldi gidatuak natura-ingurunean, Sendabelarren ezagutza, Ibilaldi gidatuak natura-ingurunean, Sendabelarren ezagutza, Trikitia hastapenak eta Argazkilaritza eta norbere irudia lantzeko tailerra.
Hainbat solasaldi
Solasaldiak ere eskainiko dituzte hainbat erakundetako ordezkariek eta adituk. Ohitura osasungarriak, ama talde komunitarioak, indarkeria matxistaren aurkako estrategiak, emakume migratuen ahalduntzea, irudiaren presio estetikoak eta zaintza lanen kudeaketa izango dira hitzaldietan landuko dituzten gaiak. Jarduera horiek ere martxoan hasiko dira.
Izen-ematea
Tailerretan parte hartzeko izena emateko orria bete behar da martxoaren 1a baino lehen, eta Udaletik aurreratu dute plazak mugatuak direla. Nahi izanez gero, inprimakia paperean bete eta udaletxeko Berdintasun Sailean edo BAZen aurkeztu daiteke; baita galdetegia berdintasuna@bergara.eus helbide elektronikora bidalita, edo 688 81 17 60 Whatsapp zenbakira bidalita.
Zozketa eta plazen baieztapena martxoaren 2an egingo dute, eta aurreratu dute tailerretan onartuak izan diren emakumeek jasoko dutela soilik jakinarazpena. Abisurik jasotzen ez dutenak itxaron-zerrendan egongo dira.