
Gorka Lobato sukaldaria ikastaroa ematen. (Argazkia: G.A.).
Atzo arratsaldean elkartu ziren 17 lagun Bergarako Gure Ametsa elkartean, torradak eta pellak kozinatzen ikasteko, Gorka Lobato sukaldariaren gidaritzapean. Aratusteen atarian egiten den ohiko hitzorduetako bat da, eta beste urte batez arrakasta handia izan du. Plaza mugatuak ziren, eta jende gehiagok izena eman duela ikusita, bigarren saio bat antolatu dute hilaren 16rako, Gure Ametsa elkartean, 18:30ean. Bergarako Udalaren webgunean eman daiteke izena eta azken plazak baino ez dira geratzen.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.