Zuhaitzak landatuko dituzte domekan Askatsuko urmaelaren inguruan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko otsailaren 5a

Domeka honetan zuhaitz landaketa egingo dute Askatsun, Kukubasok antolatuta. Askatsuko iturrian elkartuko dira 10:30ean, eta ondoren, urmaela dagoen lekura joango dira. Parte hartzeko izena eman behar da.

Kukubasotik azaldu dute "landaketa txikia" izango dela. Lekuaren berezitasuna nabarmendu dute, izan ere, ekainean sortutako istingaren inguruan jarriko dituzte zuhaitzak, eta modu horretan, "ingurua atontzen" bukatuko dute: "Putzua sortzearena, beste ekintza mota bat da, baina bada zuhaitzak landatzea bezala. Biodibertsitatea sustatzen laguntzeko ekimenak dira. Egia da potzuak sortzearenak laguntzen duela animali txikiak, anfibioak eta ugaztun txikiek lekua izatea bertatik ibili ahal izateko, bizi eta baliabideak lortzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak