EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta Jose Antonio Perez Ledok zuzendutako Naturaren sekretua dokumentala aurkeztuko dute bihar, otsailak 4, Bergaran. Pedro Miguel Etxenikeren bizitza eta lanari errepasoa egiten dio ikus-entzunezkoak. Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun ohiak eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidenteak zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari.
Bertaratzen direnek Etxenikeren inpresioak jasoko dituzte dokumentalaren ostean ere, fisikariak Rosa Errazkinekin batera egingo baitu berba.
Goienagusi Kultur Elkarteak, Laboratorium Museoak, Donostia International Physics Centerrek ( DIPC), eta EHUko Kultura Zientifokoko Katedrak antolatu dute ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.