Ozaetako bidegurutzean itxi egin dute bidea ertzainek eta Bergarako udaltzainak Ibarra kalean daude zirkulazioa bideratzen; suhiltzaileak ere bertaratu dira.

07:00ak pasatxoan gertatu da ezbeharra Bergarako Ibarra kalean, Labegaraietan. Bergarako udaltzaingoak baieztatu duenez, 38 urteko gizonezko bergararra da hildakoa. Anbulantzia joan da istripua izan den lekura eta tokian bertan saiatu dira oinezkoa suspertzen.
Ozaetako bidegurutzean itxi egin dute bidea ertzainek eta Bergarako udaltzainak Ibarra kalean daude zirkulazioa bideratzen; suhiltzaileak ere bertaratu dira.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.