Bergararrak kantuan irtengo dira kalera Santa Ageda bezperan

Ibai Irasuegi Garai 2026ko otsailaren 2a

Bergararrak kantuan iazko Santa Ageda bezpera egunean. Irudia: Goiena.

Eguaztenean, otsailak 4, ospatuko da Santa Ageda bezpera eguna. Hala, aspaldiko tradizioari eutsiz, Bergarako hainbat talde baserritar jantzita Santa Ageda eskean ibiliko dira herriko kaleetan. 

Egunari dagokionez, hiru ekintza antolatu dituzte egunerako: San Joxepe elkartekoak eguerdian irtengo dira kalera; ondoren, arratsaldeko seietan Alaiberri abesbatza Mizpirualde egoitzan hasiko da kantuan; eta, ordu berean, Jardun Euskara Elkarteak eta Bergarako Musika Eskolak kalejira herrikoia egingo dute, San Martin plazatik abiatuta. Ondoren, mokadutxoa jateko aukera izango dute, Oxirondo azokan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak