Gaur irekiko dute Bixen Uliren 'Puja... hutsetik bizira!' erakusketa Aroztegi aretoan

Ibai Irasuegi Garai 2026ko urtarrilaren 30a

Bixente Uliren lanak Oñatin.

Aroztegi aretoak ateak zabalduko ditu gaur, arratsaldeko seietan, Bixen Uli zumarragarrak egindako lanak erakusteko. Puja... hutsetik bizira! du izena erakusketak, eta bertan bisitatu ahalko dira Ulik material birziklatuekin egindako lanak, gaurtik otsailaren 15era arte. 

Zumarragarra egurrezko taillak egiten sartu zen eskulturaren munduan, eta, zurezko tamaina txikiko eskulturak egitetik, tamaina ertain handiko eskulturak egiten ditu, gaur-gaurkoz. Eskultura bakoitza "aurkikuntza prozesu bat" dela dio Ulik: "Ez dut forma bat inposatu nahi, materialari hitz egiten eta gidatzen utzi baizik".

Horrez gain, artelan bakoitzak Andoni Salamerok idatzitako poesia bat darama. "Galdetu nion horrelako pieza bat aurrez aurre izatean zerbait idazterik bazuen, eta, era naturalean, bi lagun elkartzen diren bezala, sortu genituen testu hauek", dio Salamerok. Erakusketa zabalik egongo da asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30era, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Oñatitik Bergarara eraman dute erakusketa; izan ere, abenduaren 1etik 31ra bitartean Oñatiko kultur etxean izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak