Zabalik dago Erramu-zapatuko ferian postuak jartzeko izen-ematea

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko urtarrilaren 29a

Iazko Erramu-zapatuko talo postua. (Argazkia: GOIENA).

Martxoaren 28an ospatu da Erramu-zapatua, eta Eusko Label produktuen txosna, talo txosna eta artisautza nahiz elikagaien postuak jartzeko eskaerak egin daitezke dagoeneko. Feria San Martin plazan, Seminarioko patioan, Ibargarai hiribidean eta Simon Arrietan egongo da kokatuta 09:30etik 14:30era.

Otsailaren 27ra arte (egun hori barne) egin daitezke artisautza eta ganadu ferian parte hartzeko eskaerak. Udalak adierazi du, Erramu-zapatuko feria "ohiko moduan" antolatuko dela, 41 elikagai postutan eta 35 artisautza postutan banatuta. Puntu bidez esleituko dituzte postuak, eta puntuazioan berdinketaren bat bada, zozketa martxoaren 16an egingo dute.

Talo txosna eskatzeko azken eguna ere otsailaren 27a izango da (egun hori barne), eta postuaren esleipena zozketa bidez egingo dute martxoaren 16an, 12:00etan, Kerexeta gelan. Erramu-zapatu egunean talo txosna Seminarioko patioan egongo da eta 6x4 metroko gunea jarriko dute txosna instalatzeko.

Eusko Label produktuen txosnaren eskaerak, aldiz, martxoaren 4ra arte egin daitezke (egun hori barne), eta eskaerak irabazi asmorik gabeko Bergarako elkarteek eta udalerriak jarduera sare-aktiboa duten taldeek aurkeztu ditzakete. Honen esleipena ere zozketa bidez egingo da martxoaren 11n, Kerexeta gelan.

Interesdun guztiek eskatutako inprimakiak, bete beharreko baldintzak eta informazio osagarria Bergarako Udalaren webgunean dituzte. Halaber, ferixabergara@bergara.eus helbide elektronikora bidali daitezke eskaerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak