'Hezkuntza antiarrazistaz hausnartzen' jardunaldiak egingo dituzte zapatuan Bergaran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko urtarrilaren 29a

Ndank Ndank elkarteak antolatuta, hezkuntza arrazistaz hausnartuko dute Seminarixoan, zapatuan, 10:00etatik 13:30era bitartean. Amaia Jacsonek, Leyao Rovirak Hajar Samadik gai bana jorratuko dute. Ostean, Elene Mengyu Larrinagaren Hogeita bat film laburra proiektatuko dute.

Zapatuko jardunaldien bidez kontzientzia hartu eta arrazakeriari aurre egiteko bide kolektikoak eraikitzeko galderak egin eta tresnak partekatu nahi dituzte, eta horretaz arduratuko dira hiru hizlariak. Formakuntza hori hezkuntza komunitateari zuzenduta dago: gurasoei, hezitzaileei, irakasleei eta aisialdiko eragileei. "Hitzaldiaren abiapuntua da guztiok hezi gaituztela gizarte arrazista batean, eta, ondorioz, denok daukagu zer ikasi eta zer desikasi", adierazi dute.

Egunerokoan agertzen diren diskurtso arrazistak identifikatuko dituzte, baita horiei aurre egiteko estrategia pedagogikoak ere; hau da, "pentsamendu kritikoa, enpatia eta justizia soziala" landuko dira.

Hiru hitzartze eta film-laburra

Amaia Jacksonek Arrazakeriaren identifikazioa eskolan jorratuko du. Antolatzaileek adierazi dute arrazakeria askotan ez dela esplizitua: "Curriculumetan, itxaropenetan, diziplina-ereduetan edo ikasleei begiratzeko moduan agertzen da. Identifikatzea da lehen urratsa eraldatzeko".

Leyao Rovirak, berriz, Nola eragiten du zuri salbatzaile ikuspegiak adopzoko identitate ez-zuriaren eraikuntzan? galderari erantzungo dio. "Bere ekarpenak aukera ematen digu helduon diskurtsoek eta jarrerek haur eta gazteen identitatean duten eragina ulertzeko".

Azkenik, Hajar Samadik Eskolan bizikidetza inklusiboa sendotzeko gakoak eskainiko ditu, eguneroko praktiketatik abiatuta.

Hezkuntza antiarrazistaz hausnartzen jardunaldiak Elene Mengyu Larrinagaren Hogeita bat film laburra botako dute. Ikus-entzunezkoak zuzendariaren hausnarketa emozionala eta pertsonala jasotzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak