Ereindajan, Ehige, Bizi ola, Bidezko Elikadura eta Gure Platera Gure Aukera dira, besteak beste, antolatzaileak eta adierazi dute Hezkuntza Sailak sukalderik gabeko ikastetxe publikoak eraikitzeko duen politikoa lehengoratzea lortu badute ere, catering makro-enpresek kudeaketutako jantoki-eredua "blindatuta" daukala: "Ondorioz, erantzunik gabe jarraitzen dute hainbat aldarrikapenek eta 2016ean abiatutako proiektu pilotuek ez daukate oraindik aterki juridikorik" .
Horregatik, 2019an Eusko Legebiltzarrak hartutako konpromiso politikoa oinarri hartuta, eskola-jantokien kudeaketa deszentralizatuari buruzko hausnarketa egingo dute Bergaran. Horretarako, gaian aditua den Aitor Bilbao abokatuak solasaldia eskainiko du, eta Araitz-Beteluko udal-kudeaketa eta Urduñako esperientzia ezagutzeko aukera egongo da.