Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, auzotar ugari elkartu dituzte Angiozarko Partaitia auzoko San Bixente jaiek. Hala, eguerdiko meza nagusiaren eta apaizaren bedeinkapenen ostean, ermitaren bueltan batutako haur eta helduek mokadutxo oparoa egiteko aukera izan dute, baita Iago magoaren trikimailuekin aho bete hortz geratzekoa ere.
Argazkiak: Maitane Unamuno
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.