Iazko arrakastaren ostean, Bergarako neska eskalatzaileen bigarren topaketa egingo dute otsailaren 1ean, 11:00etan hasita, Labegaraietako rokodromoan. 16 urtetik gorako emakumeentzat zuzendutako ekimena da, eta izena eman daiteke antolakuntzaren galdetegia beteta edo Agorrosinen. Eskalada saioaren ostean mokadutxoa egingo dute, eta horretarako, bakoitzak jateko zerbait eraman eta denen arten partekatuko dute.