Familiei zuzendutako ikuskizunean, keinu-antzerkia oinarri hartuta, zuzeneko musika, umorea eta objektuen antzerkia uztartzen ditu, Canti Vaganti konpainiak (Italia/Herbehereak). Antzezlanak bikote baten istorioa kontatzen du, baina, obrak aurrera egin ahala, bi agureak gaztetzen joango dira, haurtxo bihurtu arte. Artistak arropekin jolastuko dira, eta gurasoen armairutik ateratako jantziekin beste pertsona batzuez mozorrotuko dira. Sarrerak salgai daude, lau eurotan, www.seminarixoa.eus atarian.biz