'Giga' doinuekin hasiko du denboraldia Bergarako Txistulari Bandak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko urtarrilaren 24a

Ia hilero izaten du hitzordua Bergarako Txistulari Bandak osoko bilkuren aretoan, eta domeka honetan ere hantxe izango dira, 13:00etan. 

2026an emango duten lehendabiziko kontzertua izango da, eta giga musika izango da protagonista. "Antzinako musikari eskainitako kontzertua izango da. Gure kalejiren eta biribilketen aitzindaria da. Hamar obra joko ditugu", azaldu du taldeko zuzendari Jose Miguel Laskurainek.

Urteak daramatzate udaletxean kontzertuak ematen, eta, Laskurainen esanetan, balioa eman nahi diote txistuari kontzertu horien bitartez: "Entzule fidelak ditugu, aretoa beti betetzen dutenak, eta pozik gaude haien laguntzarekin".

Esan duenez, saiatzen dira kontzertuetan interpretatuko duten musikari buruzko xehetasunak ematen. "Horrela, guk hobeto ulertzen dugu zer interpretatzen dugun eta jendeak azalpenekin gozatzen du. Hori ez da ohikoa izaten", dio.

Hamar kide, hamar emanaldi

Gaur egun, hamar kide dira Txistulari Bandan, eta horietatik erdiak, Musika Eskolan haziak. Urtean hamar bat kontzertu ematen dituzte, eta hogei bat kalejira egiten dituzte herriko auzoetan nahiz festetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak