Hilaren 28an jarriko dituzte salgai Aratusteetako kontzerturako sarrerak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko urtarrilaren 26a

Iazko Aratusteetako kontzertuko une bat.

Bergarako Musika Bandaren eta Orkestra Sinfonikoaren Aratusteetako kontzertua otsailaren 13an izango da, Udal Pilotalekuan, 22:30ean. Hala bazan da ikuskizunaren izenburua, eta sarrerak, etzi, urtarrilak 28, jarriko dituzte salgai.

Eguaztenen arratsaldetik aurrera erosi ahal izango dira kontzerturako sarrerak. Seminarixoko txarteldegian 18:00etatik 20:00etara eta txarteldegia irekita dagoenean, eta 19:00etatik aurrera, www.seminarixoa.eus webgunean. Sarreren prezioa zortzi eurokoa da, eta pertsona bakoitzak gehienez ere sei sarrera erosi ahal izango ditu. Emanaldia baino lehen sarrera guztiak saltzen badira, emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak